Unai Basurkok Mare Fondumek antolatutako jardunaldietan hartuko du parte

2013ko November 4Bilboko Alde Zaharreko CMD La Bolsan (Pelota 10 Kalea, Yohn Jauregia) azaroaren 9an 11.00etan.

Irabazi asmorik gabeko Mare Fondum elkarteak Kantauri Meeting 2013, Bizkaiko Golkoa, Jasangarritasuna eta Itsas Inguruneari buruzko jardunaldiak antolatu ditu.

Datozen azaroaren 8 eta 9rako antolatutako ekintzen artean, Unai Basurko bizkaitar nabigatzaileak hitzaldia emango du Bilboko Alde Zaharreko CMD La Bolsan (Pelota 10 Kalea, Yohn Jauregia) azaroaren 9an 11.00etan. Ardatzat, Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektuak egindako azken espedizioa izango du, Antartika helburu geografikotzak izan zuena, alegia.

Bizkaian ingurumen kultura zabaltzea, ingurumenarekiko errespetuzko balioak kontutan hartuz gizartea hezitzea eta gure inguruko itsas-ekosistemaren garrantziaz berri ematea dira jardunaldien helburuak. Info gehiago.

Atrás