Unai Basurko “Lo Que De Verdad Importa” Fundazioaren kongresuan ohorezko lehendakaria izan da

2013ko September 30700 gaztetik gora entzun zituzten Antonio Rodriguez Toñejo, Lucia Lantero eta María Belonen adore, pertseberantzia eta elkartasun istorioak,Bilbon ospatu zen bostgarren kongresuan.

Irailaren 27an (ostirala) Bilboko Euskalduna Jauregian “Lo Que De Verdad Importa” Fundazioaren kongresuak izan zuen leku. 700 gaztetik gora entzun zituzten Antonio Rodriguez Toñejo, Lucia Lantero eta Maria Belonen adore, pertseberantzia eta elkartasun istorioak, hirian ospatu zen bostgarren kongresuan.

Unai Basurkok, ohorezko lehendakariak, babesleek eta kide fundatzaileek egin zuten inaugurazioa.

Muturreko kirolaria, Antonio Rodriquez “Toñejo” hamasei urterekin hasi zuen bere kirol-ibilbidea zoritxarreko istripu batek motorretatik baztertu zuen arte, baina bakarrik denbora baterako. Nahiz eta gurpil-aukian egon itsasoko bat formula gidatu duen lehen espainola izan da.

Ondoren, Lucia Lanterok hitz egin zuen. Lantero Haitira lankide boluntariotzat joan zen eta bertan gorbenuz kanpoko erakunde bar sortzea erabaki zuen. Helburutzat gurasorik ez duten haurrei edota txirotasuna dela eta familia alde batera utzi eta eskale bezala aurrera ateratzen saiatu eta askotan esklabu bezala amaitzen duten gazteei elikagai, aterpe, hezkuntza eta lagun psikologikoa ematea du.

Hitzaldia Maria Belonek amaitu zuen. Belon bizirik atera zen 2004an Asiako hegoekialdean kalte handiak eragin zituen tsunamitik. “Lo imposible” filmaren benetako protagonista da eta horretan bere senar eta hiru seme-alabekin batera bizirik nola atera ziren azaltzen da.

Atrás