Unai Basurkok Hezkuntzaren aldeko Mundu-mailako astearekin bat egin zuen

2013ko April 29Pasa den apirilaren 24an, asteazkena, Bilbon ospatu zen Hezkuntzaren aldeko Mundu Mailako kanpainaren Euskadiko ekitaldi nagusia. Bertan 200 ikasletik gora eta hainbat elkarteren ordezkarik hezkuntzaren eskubidearen funtsezko oinarria irakaslea dela aldarrikatu zuten.

Bilboko Arriaga plazan, pasa den apirilaren 24an, Hezkuntzaren aldeko Mundu Mailako kanpainaren Euskadiko ekitaldi nagusia ospatu zen. Ekimen hori hainbat lurraldetan leku hartu du persona guztien hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzeko. Bilboko ekitaldian ondorengo pertsona ezagunak izan ziren: Unai Basurko nabigatzailea, Maider Unda Londreseko Joku Olinpikoetako medaila irabazlea, Athleticeko atezain ohia den Iribar eta Goenkaleko antzezleak Naiara Arnedo eta Eriz Alberdi. Julian Iantzi, EITBko aurkezlea, ekitaldia aurkezteak arduratu zen.

Goizeko 11.00etatik, hainbat hezkuntza zentroetako 200 ikasletik gora izan ziren bertan. Zentroen artean ondorengoak gerturatu ziren: Algortako San Ignacio, Santutxuko Ángeles Custodios, Iturribideko Helduen Hezkuntza, Indautxuko Nuestra Señora de Begoña, Errekaldeko Sagrado Corazón eta Gasteizko San Viator Ikastetxea.

Zenbait jarduera burutu ziren, jokuak, manifestu bat irakurri edota munduko mapa batean irakasleak ordezkatzen dituzten figurak txertatu irakasleen eskasia sinbolikoki murrizteko. Bertan zeudenek pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko duten beharra aldarrikatu zuten eta irakasleek hori lortzeko duten garrantzia. Unai Basurko eta gonbidatutako pertsona ezagunek, beren hezkuntza-etapa positiboki markatu zuten irakasleak gogoan izan zituzten eta hezkuntzak beren bizitzan izan duen eragina haien eremu-pertsonaleko eta profesionaleko helburuak lortzeko.

Argazkien copyright: Educación Sin Fronteras

Atrás