Azken prestakizunak Antartikara abiatu aurretik

2012ko October 4Lehenego etapa honetan tripulatzaileak Bahia Blancaraino eramango dituen zeharbidea hasteko atzerako kontaketa hasi da. Datorren igandean, urriak 7, abiatuko dira Bilboko Itsas Museotik eta hiritarrei 12.00etan deitu zaie tripulatzaileak agurtzeko. Hau da Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proeiktuak egiten duen hirugarren espedizioa, 2010ean Ipar-Lurmuturrera eta 2011n Groenlandia-Ternuara joan ondoren.

Pakea Bizkaiako tripulazioa hirugarren espediziorako prestatzen ari da. Pasta, arroza, zerealak, lekaleak, barazkiak eta esnea dira aste honetan zehar belaontzira igo dituzten elikagaietako batzuk. Ekipajea ontzian dago jada, eta Euskaltel eta K35  taldearekin azken xehetasunak lantzen ari dira lur-itsaso komunikazioak behar bezala ibili daitezen. Aurten, berri  bat dago, izan ere, Pakea Bizkaiaren kokapen zehatza jarraitzeko aukera izango da webgunean. Hala nola, tripulazioaren esperientziak bai webgunean, bai sare sozialetan eta bai espedizioaren blogean irakurri ahal izango dira.

Zortzi dira datorren urriaren 7an, igandean, Itsas Museotik abiatuko den belaontzian igoko diren tripulatzaileak. Hiritarrei 12.00etan deitu zaie tripulazioa agutzeko. Unai Basurko kapitaina, Gonzalo Terceño, bigarren kapitaina, Andrea Ruiz, Pakea Bizkaiako hezkuntza-koordinatzailea, UPV-EHUko ikasleak Toni Fiol (Menorka) eta Danel Gomendiourrutia (Bizkaia), Javier Diez argazkilaria (Bizkaia), Ane Alberdi itsas biologa (Gipuzkoa) eta Asier Hernandez irakaslea izango dira Pakea Bizkaia Antartikara eramango duen espedizioaren lehenengo etapan parte hartuko duten zorioneko pertsonak. Datozen bi hilabetetan biziko dituzten abenturekin, batez ere “ikastea” espero dute. Kanariar Uharteetan, Cabo Verden, Buenos Airesen, Necochean eta Bahia Blancan izango dituzten geldiuneak. Bahia Blancan tripulazioa aldatuko da eta bigarren etapari hasiera emango zaio. Abenduaren hasieran iritsiko direla aurreikusi da, hala ere, hori haizearen eta itsasoaren egoeraren araberakoa izango da. Belaontzia Bilbora itzulitakoan martxoan, guztira 19 pertsonek parte hartu izango dute 14.000 milia baino gehiago eginak izango ditu espedizioan.

Lehenengo etapako tripulatzaileek UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Elikadura eta Bromatologiako atalaren ikerketa batetan laguntzeko beharrezko frogak egin dituzte aste honetan ere. Odol, pixa, masa muskular, ur-portzentai analisiak egin dituzte, hala nola mediku historia, elikadura eta bizi-ohiturei buruzko azterketak. Bidaian zehar, hartutako elikagaien erregistroa eramango dute eta baita beste faktoreenak ere, gaixotzea adibidez. Beren gorputzaren masa muskularra eta ur portzentaia ere neurtuko dute. Hori guztia, horrelako bidai batek fisonomian eta fisiologian dituen eraginak aztertzeko izango da baliagarri eta hurrengo espedizio batetan eraman beharko luketen dieta proposatzeko aukera emango du.

Galeria.