RIAS BAIXAS-en AZKENEKO EGUNAK

2012ko August 17Osteguneko estropada Arousako itsasadarrean izan zen A Pobra do Caramiñanetik Cabo de Cruz herriraino.

Osteguneko estropada Arousako itsasadarrean izan zen A Pobra do Caramiñaletik Cabo de Cruz herriraino. Ordu batzuetan zehar, ontziteri guztia albo batetik bestera ibili zen biradak egiten muskuilu-haztegien artean. Zailtasun honetaz gain, harkaitz eta sakonera gutxiko urak zeuden itsasadarrean, horregatik ontzilariek arreta handiz ibili behar izan ziren belaontzien artean talkarik ez egoteko. Hala ere, itsasadarraren barruan nabigatzeak, baditu bere alde onak, olatu falta adibidez. Honi esker eta 25 korapilotako hego-mendebaldeko haizeari esker arin ibili ziren ontziak albo batetik bestera.

Pakea Bizkaia eta bere ontzilariek gaur eta biharko azkenengo estropadetan ez dute parte hartuko eta orain Vigorantz ari dira nabigatzen, hurrengo egunetan espedizioa baino lehenagoko azkenengo konponketak egin behar baitira han. Datorren astean, beste ontzilari talde bat hara joango da, Belaontzia Getxoko portura bueltatzeko.

Osteguneko estropadan ateratako argazki guztiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.