PRESTAKETAK zehazten

2010ko November 8Pakea Bizkaiko eskifaiak eta lurreko taldeak eskolarren bisitaldiak prestatzen jarraitzen dute, asteazken honetan, azaroak 10ean hasten baitira.

Pakea Bizkaiako bulegorako bisitaldian, datozen hilabeteetan, bizkaiko lehen hezkuntzako hainbat ikastetxeetako ikasleek Ipar Lurmuturrerako espedizioko bizipenak ezagutu ahal izango dute. Gainera, Pakea Bizkaia belauntzira igoko dira, eta bertan honelako ontzian nola bizitzen den ikusiko dute.

Bestalde, bisitaturiko tokien imajinak eta itsasoko bioaniztasunaren babesean eta kontserbazioan lanean ari diren erakunde ezberdinekin izaniko bileren imajinak ere ikusiko dituzte.

Taldea, asteazken honetarako zabalduko den Ozeanoko Gelaren prestaketekin amaitzen ari da.