Pakea Bizkaiaren azken etapa hasi da: etxerako itzulera

2013ko February 6Pakea Bizkaia Ushuaiatik, planetako hiririk australenetik, abiatuko da gaur Montevideorantz. Belaontziak 1.270 milia nabegatuko ditu Uruguaieko hiriburura iritsi arte. Bertan, ozeanoz bestaldeko bi herriren arteko harremana estutuko da. Izan ere, xede horrekin, Pakea Bizkaiako tripulazioak Durangoko Udalaren “mikeldi” bat emango dio Montevideokoari.

Antartikara iritsi ondoren eta zenbait egunez atseden hartu eta gero, azken bi hilabetetako tripulazioak bere etapa amaitu du eta hurrengo taldeari utzi dio lekua. Alvaro Mozos galiziarra izan zen lehenengoa abiatzen otsailaren 3an (igandea) eta hurrengo egunean gauza bera egin zuten Marta Duchek, Mikel Lejarzak, Xabier Urrestik eta Kepa Acero freesurflariak.

Batzuk belaontzitik penaz zihoazen bitartean, tripulatzaile talde berria Ushuaiara iritsi zen ilusio handiz. Hirugarren etapa honetan UPV-EHUko Nautika eta Itsas Garraioko ikasle diren Ekaitz Rivas (Bizkaia), Iker Arriaga (Bizkaia) eta Aritz Ortega (Araba) ontziratuko dira, hala nola itsas ingeniari teknikoa den Borja Villagran (Gipuzkoa) eta Itsas Nabigazioan diplomatua den Laura Terceño (Bizkaia). Valentin Basañez argazkilaria (Araba) otsailaren erdialdean iritsiko da. Unai Basurko kapitaina, Gonzalo Terceño bigarren kapitaina eta Andrea Ruiz, Hezkuntza koordinatzailearekin, hirugarren etapako tripulazioa osatzen da. Horiek belaontzia etxera ekartzeaz arduratuko dira.

Atzo, asteartea, tripulazioa belaontzia nabigaziorako prestatzeaz arduratu zen. Beharrezkoak ziren azken gauzak ontziratu zituzten, hala nola ur eta erregai bitelgiak bete, gaur Montebideorantz abiatzeko. Beagle eta Maire kanaletatik nabigatuko dute Atlantikora irtetzeko eta Malbinetako korrontearen laguntzaz, iparralderantz nabigatuko dituzte 1270 milia Montevideora iritsi arte.

Tripulatzaile berriek Pakea Bizkaian izango dute lehenengo nabigazio-esperientzia luze hori oso baliagarria izango da, bai belaontzira eta bai ontziko egunerokotasunera ohitzeko. Montevideora otsailaren 15 aldera iritsiko dira eta horren ostean, Atlantikoaren nabigazio luzeari ekingo diote.

Montevideon, euskal kolektibitateak eta autoritateek egingo diete harrera tripulazioari. Horien iritsiera departamentu arteko interesekotzak jo da. Gizarte hezkuntza-proiektua zabaltzeaz gain hitzaldi eta ate irekien egunean, tripulatzaileak Haize Hegoak Euskal Etxeko euskal diasporarekin izango dira harremanetan. Horrez gain, Durangoko Udaleko mikeldia emango diote Montevideokoari, helburutzat bi herrien arteko harremana estutzea izanik. Durangoko Bruno Mauricio de Zabala izan zen Montebideoko fundatzailea 1724.urtean.

Otsailaren 22 inguruan Pakea Bizkaiako kapitainak, Atlantikoaren zeharkaldiari hasiera ematea aurreikusi du Montevideotik. Hilabetez haizeen kontra nabigatuko dute espedizioaren abiapuntura, hau da, Bilbora, iritsi arte. Horrela, gizarte hezkuntza-proiektuaren hirugarren espedizio interesgarria amaituko da.

Argazki gehiago.

Tripulazioaren profilak.

Atrás