Pakea Bizkaiako zenbait ontzilarik Greenpeaceko Arctic Sunrise bisitatu zuten

2013ko May 20Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kaian egon zen pasa den astean Europako hainbat portutan egiten ari den ozeanoen eta arrantza jasangarriaren aldeko kanpainaren barne.

Pakea Bizkaiako kapitaina Unai Basurko, Hezkuntza koordinatzailea, Andrea Ruiz eta hirugarren espedizioan tripulatzaile izandako Borja Villagrán eta Ane Alberdi ostiralean, hilaren 17an, Greenpeaceko Arctic Sunrise ontzia bisitatu zuten.

Arctic Sunrise Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kaian egon zen pasa den astean larunbata arte Europako hainbat portutan egiten ari den ozeanoen eta arrantza jasangarriaren aldeko kanpainaren barne. Martxoan Errumaniatik abiatu ziren eta besteak beste Bulgarian, Grezian, Bartzelonan eta Denian egonak ziren Bilbora iritsi aurretik. Bilbon, tokiko arrantzale eta politikariekin bilera egin zuten eta ontzia bisitatzeko aukera egon zen.

Arctic Sunrise Greenpeacerena izan aurretik, fokak ehizatzen zituen arrantza-ontzia zen. Horren kontra ekintza bat burutu zuten ere. Ekologista-taldeak 1995ean erosi zuen eta 1996ko uretaratzearen ondoren, Ipar Itsasoko petrolio-instalazioetan kanpaina bat burutu zuen, ondoren Mediterraneoaren babeserako kanpainarekin bat eginez.

Argazkian Pakea Bizkaiako tripulatzaileak Greenpeaceko kideekin.

Atrás