Ibilbide lasaia Buenos Aireserantz

2012ko November 9Aste honetan Ekuatorea igaro ostean, Pakea Bizkaia Buenos Aireserantz hurbiltzen ari da pixkanaka-pixkanaka. Azken egunotan Ekialdetik eta Hegoekialdetik dator haizea, eta horrek gure hurrengo helmugara bultzatzen gaitu; eguneko 200 milia inguru aurreratzen ari da belaontzia. Beroak eta okerdurak belaontzi barruko bizimodua zaildu dute, baina tripulatzaileak bere onena ematen ari dira itsasoak jartzen dizkien baldintzei ahalik [...]

Aste honetan Ekuatorea igaro ostean, Pakea Bizkaia Buenos Aireserantz hurbiltzen ari da pixkanaka-pixkanaka. Azken egunotan Ekialdetik eta Hegoekialdetik dator haizea, eta horrek gure hurrengo helmugara bultzatzen gaitu; eguneko 200 milia inguru aurreratzen ari da belaontzia.

Beroak eta okerdurak belaontzi barruko bizimodua zaildu dute, baina tripulatzaileak bere onena ematen ari dira itsasoak jartzen dizkien baldintzei ahalik eta hoberen egokitzeko. Ohiko lanak egin ondoren -sukaldeko lana egin, belaontzia garbitu eta txukundu eta itsasoaren indarraren ondorioz sortzen diren kalte txikiak konpondu-, tripulazioko kideek irakurtzen, idazten, itsasoari begira eta xakean jolasean ematen dituzte orduak. Izan ere, xake txapelketa interesgarria jokatzen ari da belaontzian, eta Argentinara iritsi arte iraungo du.

Gauez, kapitainak eta tripulatzaileetako batek Rafael del Castillo irratizale kanariarrarekin hitz egiten dute. Del Castillok eguraldi-iragarpena ematen die uhin laburraren bidez. Gainera, bart, Miguel Urbieta irratizale argentinarrari esker, Unai Basurkok bere lagun eta nabigatzaile Andonirekin harremanetan jarri ahal izan du. Andoni Chiloéko kostaldean -Txileko hegoaldean- dago.

Atzo, haizea Ekialderantz aldatzen hasi zen eta datozen egunotan intentsitate ertaineko Ipar-ekialdeko haizea espero dute. Hori dela eta, nabigazio lasaia eta okerdurarik gabea izango delakoan daude.

Gaur, Pakea Bizkaiak 10 Hego-paraleloa gaindituko du, eta Buenos Airesera iristeko 1.700 miliaren faltan izango dira.

Atrás