Toni Fiol: “Ondo pasatzera eta ikastera nentorren eta hori da egiten ari naizena”

2012ko November 13Toni Fiol Menorkako Ciutadellakoa da eta 24 urte ditu. UPV-EHUko Itsas ingenieritzako bigarren kurtsoko ikaslea da eta ontziaren instalazioen mantetzeaz arduratzen da espedizioan zehar.

Zein da zure eginkizun nagusia Pakea Bizkaian?
Ontziaren mantentzeaz eta barkuaren instalazioen kontrolaz arduratzen naiz eta, egia esan, lana nahiko ondo egiten ari naiz. Portuan eta guztion laguntzaz, sortu diren arazo teknikoak konpondu ditugu eta nabigatzen, nire eginkizunez gain, denbora pasa bezala beti daude gauzak egiteko: eskotiletako gometan baselina ematea, torlojuak eta bridak estutzea, nibelak kontrolatzea, etab.

Nola sentitzen zara abentura honetan parte hartzeko duzun aukeragatik?
Amets bat betetzeko aukera dudala sentitzen dut, eta hori Atlantikoa belan zekarkatzea da. Zirrara eta poz handia sentitzen ditut.

Zer espero duzu bidai honetaz?
Ikastea besterik ez dut espero, ikasi eta ondo pasa. Nabigatzen ikasi, aurkitzen dugun jendearengandik ikasi eta tripulazioarengandik ere.

Orain arte, bidai honengandik espero zenuena betetzen ari al da?
Bai, orain arte bete da, izan ere, ondo pasatzera eta ikastera nentorren eta hori da egiten ari naizena. Hala ere, ikasketari dagokionez, ikasteke gauza asko dagoelaz ohartu naiz, eta Unai bezalako patroia gabe, horrelako kalibreko nabigazioak egiteko, asko gelditzen zait. Espedizio baten aurretik , batek ez daki zenbat gauza aldakor kontrolatu behar diren eta kontutan izan belaontzi bat eramateko.

Orain arte bizitako momentu bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke?
Cabo Verdeko agurra. Han zenbait egun partekatu genituen nabigatzaile ugarirekin, zeinak bizilagun bilakatuta bizi ziren pantalanean. Beren bitakoran ehunka milia dituen jendea zen. Horiek, jakin-minez gerturatu ziren Pakea eta gu ezagutzera. Proiektua ezagutu zuten eta bakoitzaren historia ere, eta agian beraien lehenengo nabigazioak burura ekartzen genizkielako edo agian besterik gabe, beraien gustukoak izan ginelako, abiatu ginenean, lehenengo aldiz Atlantikoa zeharkatu behar genuelako, denak gu agurtzera atera ziren besoak altxatuz, gu animatuz, txistu eginez eta klaxona joz. Ez dakit esaldi labur hauekin momento horretan sentitu genuena irudikatu dezakezuen, baina niretzako behintzat, sinestezina izan zen.

Antartikara joan aurretik nabigatu al zenuen lehenago?
Menorkakoa naiz eta familian belaontziak eduki ditugunez, zenbait nabigazio egin ditugu. Gero, pixka bat alde batera utzi nuen itsasoa eta DBH bukatu nuenean, ontzi-mekanika ikasi nuen Tarragonan. Gero, patroiarena atera nuen eta pixka bat, itsasoa nire bizitza izatea egin dut.

Ba al dago errespetua ematen dizun zer edo zer zeharbide honetan?
Nabigazioak errespetua ematen du, aurki ditzakezun ekaitzak direla eta. Itsasoari ez diozu inoiz errespetua galdu behar, izan ere, oso aldakorra da. Hala ere, asko lasaitzen nau esperientzia asko duen jendearekin nabigatzeak.

Zer da Pakea Bizkaia proiektuarengandik erakartzen zaituena?
Nik proiektua Unibertsitatean ezagutu nuen eta atentzioa eman zidan gazteenetatik zaharrenetara itsasoa errepetatzeko deialdia egitea. Nik hori partekatzen dut eta oso deigarria izan zen niretzat.

Pakea Bizkaia/ Toni Fiol

Atrás