LEHENENGO EGUNAK

2011ko June 1Badira hiru egun belaontzia itsasoratu zenetik, denbora adina Pakea Bizkaiko ontzilariak “itsasotu” eta itsas-bizitzara moldatu daitezen.

Ia 500 itsas milia hauetan, kapitainak eta bere eskifaiak Itsaso bareekin disfrutatu dute,  baita 20 korapilotako haizearekin nabigatu. Honi esker, 20 ordutan zehar 9 korapilotako abiaduran ibili da belaontzia. Lehenengo egunak zailenak izaten dira ohitu arte eta horrela izan da ontzilari gutxi batzuentzat, zeinek olatuen mugimendura moldatu behar izan dira. Beste batzuk, ordea, itsasoko arrainak bezala mugitu dira hasieratik ontzibarruan.

Maiatza hilabete on bat izaten da Kantauri itsasoan zetazeoak behatzeko, hala izanda, eskifaiak izurde arrunten talde ezberdinen bisita jaso du hiru egunetan zehar, baita bi rorkualen soploak urrunetik behatu ere.

Gaur, PAKEA BIZKAIA Galizia ipar-mendebaldetik  230 itsas miliatara dagoen bitartean, itsaso bare eta zeru eguzkitsua dago.