Ate-irekien arratsaldea Kanaria Handiko Las Palmasen

2012ko October 17Hirugarren espedizioa.

Atzo Pakea Bizkaiako tripulazioak kanariarrek belaontzia ezagutu zezaten, hala nola proiektuaren nondik norakoak eta espedizioaren lehenengo zeharkaldia nola izan den azaltzeko, ate-irekien arratsaldea egin zuten. Familiak eta ikasleak joateaz gain, Unai Basurko, Pakea Bizkaiako kapitainarekin hitz egin nahi zuten zenbait nabigatzaile gerturatu ziren, munduari emandako bueltengatik galdetzeko eta kontseilu eske, hala nola Pakea Bizkaiaren eta espedizioaren berri ezagutzera.

Azaroan ozeanoz bestaldeko ARC estropadak leku izango du irlan, eta horregatik Atlantikoa zeharkatzeko prest dauden ontziez betetzen ari dira kaiak pixkanaka-pixkanaka.