Bigarren Itsas Ekimena

2011ko March 28Larunbatean ospatu zen Itsa Ekimenen bigarren jardunaldia, ia 200 partehartzaileekin.

Ekitaldia goizeko 11.00 etan hasi zen, 50 urpekarien sarrerarekin. Geroago beste partehartzaileak hasi ziren, hondartza garbituko zutenak baita piraguistak ere.

Goiz osoan zehar, eta eguraldi onari esker, ehundaka pertsona hurbildu ziren ekimena ezagutzeko eta bertan partehartzeko.

Garbiketa amaitzerakoan hitzaldi bat eman zen batutako hondakinen ikerketa egiteko.

Hau izan da PAKEA BIZKAIAk antolatutako bigarren itsas ekimena, Getxoko Udala, Marefondum eta Surfrider Foundationen laguntzarekin, baita Cabo Billano eta RKAbenturaren partehartzearekin batera.

Ekimen hau PAKEA BIZKAIAk antolatzen dituen ekimenetariko bat da, urtero ospatuko direnak. Hurrengoa datorren larunbatean hasiko da Santurtzin, Bizkaia Kosta proiektuarekin.