GIPUZKOA KOSTAKO BIGARREN ETAPA: PASAIA

2012ko May 24Pakea Bizkaia asteartean Pasaiara heldu ostean, azkenengo bi egunak Pasaiako Trintxerpe pantalanean pasa ditu.

Asteazken eta ostegunean Karmengo Ama zein Lezo Herri eskolako umeen bisitak jaso dituzte ontzilariek. Asteazken arratsaldean ostera, herriko jendea ate irekietara hurbildu zen belaontzia eta proiektua ezagutzeko asmoz.

Eguerdian Unai Basurko eta ontzilarien taldeak, Albaola elkarteak kudeatzen duen Ondartxoko ontziola eta museoa bisitatu ahal zuten. Bertan, hainbat arraun espedizioetan patroi izandako Xabier Agotek bertan berritu eta errekuperaturiko txalupak erakutsi zizkien. Albaolan, Itsasoarenganako maitasuna eta nabigazio tradizionala suspertzeaz gain, itsas ondarearen zabaltzea eta mantentzea dute helburu bezala. Xabier eta Albaolako beste kideek, 2006. Urtean Apaizac Hobeto espedizioan XVI. Mendeko euskal baleontzien ibilbidea jarraitu zuten Beotuc txalupan. Honexegatik, bi taldeek haien espedizio ezberdinetan Labrador eta Ternuan bizi izandako esperientziei buruz ibili ziren solasean.

Arratsaldean, ontzilariek Itsasgela erakundeak kudeatzen duen MATER arrantza ontzia bisitatu zuten. Bertan gazte eta helduei  zuzendutako hainbat ingurugiro hezkuntza jarduera antolatzen dituzte ontzian zein inguruko mendietan.

Bi erakunde hauei buruz informazio gehiago jasotzeko:

www.albaola.com

www.itsasgela.org

Pasaian egindako bisiten argazkiak ikus ahal izateko, egin klik hemen.

Gaur eguerdian Pakea Bizkaia belaontzia Getariarantz nabigatuko du, hurrengo egunetan bere programazioarekin jarraitzeko.