PAKEA BIZKAIAREKIN ITSASORATZEAK

2011ko March 3Pasa den astean hasi ziren PAKEA BIZKAIAK BBKko bezeroekin egin behar dituen itsas-irteerak.

Aurreko asteazkenean PAKEA  BIZKAIA belaontziak pertsona ezberdinekin egingo dituen itsas irteerak hasi ziren. Hauetan, zozketa baten bitartez hautatuak izan diren BBKko bezeroek hartuko dute parte. Irteerak astegunetan eta asteburuetan izango dira, belaontzia bere hurrengo espedizioa egiteko itsasoratu arte.

Irteera hauetan “ontzilari” berriek itsasaldi labur batean, belaontziaren atal ezberdinak eta ontzibarruko bizitza nolakoa den ezagutuko dute. Gainera oinarrizko maniobrak burutu ahal izango dituzte.

Itsasoratze hauekin PAKEA BIZKAIAK itsasora eta nabigazioaren mundura hurbildu nahi gaitu.