NUUK-ERAKO NORABIDEAN

2011ko June 15PAKEA BIZKAIA astearte honetan Paamiut-eko portutik itsasoratu da Groenlandiako hiriburu den Nuuk-era abiatuz.

Bi portuen arteko 135 itsas miliak 24 ordutan betetzeko asmoa daukate. Eguraldi iragarpenaren arabera, haize gutxi izango dute, hegoaldeko bost eta hamar korapilo artekoa gutxi gora-behera. Tenperatura hotzak dituzte, 0 gradu ingurukoak eta lanbroa dela eta, bisibilitatea nahiko eskasa da. Horren ondorioz, zaintza txandak zailagoak dira eta ontzilariak oso adi egon behar dira inguruko izebergak behatzeko.

Dena ondo joatekotan, helduera, asteazken arratsaldean izatea espero dute.