Lofoten irletarako BIDEAN

2010ko September 6Irailak 3, ostiralean, PAKEA BIZKAIAk Ametsetako fiordoko gordelekuaren lasaitasuna utzi zuen, Lofoten irletarako bidea hasteko, 500 millatako ibilbidea 68 Iparraldean.

Goizeko hamarretan irten ziren eta 45 bat miliatako nabigazioa izan zuten fiordoaren barnean. Behin itasaso zabalera irtenda antizikloi gogor bar izan zuten, honek ekiditu zuen Atlantikotik hurbiltzen ziren borraskak latitude hauetara heltzea. Haizeak IE 20 korapilotakoak izan ziren, geroago E eta HE koak izateko.

Dena den, leen bikingoek egiten zuten moduan, tripulazioak Niordera gomendatu ziren, Itsaso eta kostaldeko jainkoa, marinelak zaintzen zituena.

Tripulazioak espero du gaur eta bihar artean heltzea Lofoten irletara. Bertan Ocean Sounds taldeko biologoak zain daukate. Talde honek Noruegako iparraldeko tizas bizia ikertzen eta zaintzen dute eta gure nabigatzeileekin elkarrizketatuko dira, eta hala bada zetazeoak ikustera joango dira.