Kanadaruntz

2011ko July 1Azken egunetako borraska pasatu ostean, PAKEA BIZKAIA Kanaranzko norabidean doa.

Azken egunetako borraska pasatu ostean, PAKEA BIZKAIA Kanaranzko norabidean doa, espedizioaren bigarren partea hasiz. Azken orduak Sildefiord fiordo barruan dagoen Tugtutoq irlan igaro ostean, azkenengo 36 orduetan izandako haize gogorrak baretu dira eta hala izanda, belaontzia berriro dago itsaso zabalean nabigatzen. Lehenengo nabigazio orduak zailak izan dira Groenlandiako hego-mendebaldea inguratzen duten izotzak direla eta, horregatik 12 ordu behar izan dituzte izotz bankisatik ateratzeko.

Hurrengo nabigazio egunetarako eguraldi iragarpena aproposa da datorren astelehen edo asteartean Kanadara heltzeko.