RSPB

2010ko August 28Abuztuaren 26an, goizeko 5ak inguru Shetland Irletara iritsi da Pakea Bizkaia taldea, nabigazio gau lasai eta eder bat izan ondoren. Goizean goiz, Shetland-en aurkitzen den Mousa irla txikira abiatu dira, eta kostaldetik oso gertu fondeatu dute.

Mousara iritsi orduko zain zeuden, RSPB (Royal Society for the Protection of Birds) taldeko hiru kide, eta haietako batek, Helen Moncrieff-ek  irlan zehar bisitaldi gidatua burutu die. Heleni esker, taldekideek bertako animaliak zein arkeologi kontuak ezagutzeko aukera izan dute.

RSPB Erresuma Batuko erakunde bat da, eta hegazti eta beste animalien babesean aritzen dira. Esan daiteke, txorien inguruan lan egiten duen inguru honetako talderik handiena eta bazkide gehien duena dela.

Mousa Irlak duen bioaniztasuna dela eta, natur ingurune babestua izendatu dute. Gaur egun, bertan ez da gizakirik bizi, baina tarteka RSPB-ko kideak lanean edota  irlara gerturatzen den jende interesatua ikusi daitezke. Eko hedadura duen irla honetako biztanle babestuenak hegaztiak eta fokak dira.

Bertako hegazti eta fokei buruzko informazio gehiago jakin nahi bada, sartu Bioaniztasuna atalean.