RED BAY, BIGARREN FASEAREN HASIERA

2011ko July 10Ia bi nabigazio egunen ostean, Pakea Bizkaia eta bere eskifaia, bigarren fase honi hasiera ematen dion Red Bay izeneko herrira ailegatu dira ostiral eguerdian.

120 itsas milia inguru dituen Goose badiatik atera behar zenez, lehenengo nabigazio eguna oso lasaia izan zen. Badia honetatik irteterakoan, ostegun goizean, borraska bat izan zuten gainean, hori dela eta, ipar haize bortitza eta euria izan zuten hurrengo 20 orduetan. Haizearen norabide eta indarrari esker, planifikatutako baino ordu gutxiago behar izan zituzten itsasbide hau burutzeko. Hala ere, osteguneko gaua zaila izan da ikusgarritasun gutxi, 30 korapilotako haizea eta izebergak direla eta. Gainera, aipatzekoa da, azkenengo asteetan ez bezala, latitude hauetan eguna iluntzen dela, bost ordutako gauak ekarriz. Aipatzekoa da ere azkenengo orduetan  ehundaka lanperna musu eta buztanarekin ur gainazalean jotzen zuten hainbat bale xibartekin topo egin zutela.

Red Bay gure euskal arrantzaleek XVI. Mendean, balearen industria ezartzeko aukeratu zuten Atlantikoko alde honetako badia eta herria dela.

Horrela hasten da espedizioaren bigarren fase hau, non eskifaiak, garai hartan euskal  arrantzaleek euskal balea ehizatzeko eta bakailaoa arrantzatzeko ezarritako hainbat asentamendu ezagutuko dituzte San Lorenzo ibaian zehar.