Ate irekiak Aldayetan

2011ko May 16Joan den igandean, maiatzak 15, Aldayeta Club Nautikoak ate irekien lehenengo jardunaldia antolatu zuen.

Klub honek 50 urte baino gehiago darama funtzionatzen eta Ullibarri urtegian dago. Bertan hainbat kirol egin daitezke, hala nola bela, piraguak, ibilaldiak, bizikletaz ibili… oso gune naturala eta ederra bait da.

Ekitaldian ehun pertsonatik gora hartu zuen parte, besteen artean, Arrazua Ubarrundiako alkatea, Rufino Sáenz de Ibarra,  Euskal Bela Federazioaren presidentea den, Rafael Munilla eta Unai Basurko nabigatzailea, guztion helburuak berdinak baitira, natura zaintzea eta bela nabigazioa sustatzea.

Goizeko 11.00etan hasi zen ekitaldia Aurreskuarekin. Ondoren, instalazioetatik ibilbide bat egin zen paisai zoragarriaz gozatzeko.

Ordubatak inguru Unai Basurkok hitzaldi bat eman zuen, PAKEA BIZKAIA proiektua aurkezteko. Bideo batzuk ipini ondoren partehartzailek nahi zuten guztia galdetzeko aukera izan zuten.

Hiruretan bazkaria ospatu  zen eta arratsaldeko seiak inguru ekitaldia amaitu zen. Dudarik gabe arrakasta handiko eguna izan zen.