Hurrengo geldialdia: Tenerife

2012ko October 18Ostegun arratsalde honetan iritsiko da.


Pakea Bizkaia Kanaria Handiko Las Palmasetik Tenerifeko Santa Cruzera doa. Bertan La Marina kaira iritsiko da arratsaldean. Tenerifen, urriaren 19an, Unai Basurkok “De la competición a la Educación” hitzaldi-emanaldia eskainiko du La Lagunako Unibertsitateko Biologia Fakultatean arratsaldeko 16:00etan. Ane Alberdi, ontziko tripulatzaileetako bat, Itsas-biologian Lizentziatua da Unibertsitate horretan.

Urriaren 7an Bilbotik atera ondoren, Pakea Bizkaiak lehenengo geldialdia egin zuen Kanaria Handiko Las Palmasen. Unai Basurko kapitaina “La Rueda de Navegantes”-en zuzendariarekin, Rafael del Castillorekin elkartu zen eta asteartean hiritarrentzat ate-irekien arratsaldea antolatu zen Pakea Bizkaiara. Elkarrizketa, ondoren egingo den dokumentalarentzat grabatu da. Kapitainak eta Castillok hainbat gauzari buruz hitz egin zuten, adibidez, “La Rueda de Navegantes”-en jatorriari buruz, Castillok ontziei laguntza eman dien zailtasun egoerei buruz, anekdotei buruz, eta bien arteko erlazioari buruz, izan ere, “La Rueda de Navegantes”-en zuzendariak, Pakea Bizkaiako zuzendaria askotan lagundu du irratiz, bai munduari emandako bueltetan eta bai espedizioetan ere.

Atrás