2012ko July 23Asteburu honetan, Pakea Bizkaia Rias Altas estropetako lehenengo bi etapetan parte hartu du. Larunbatean Coruñan hasi ziren 6 korapilotako ipar-mendebaldeko haize suabearekin, hala ere, belaontzia berehala moldatu zen haize faltara.
Eguna aurrera joan ahala, ipar-ekialdeko 20 korapilotako Haizea hasi zen, hori dela eta, 330m2 dituen Spy izeneko bela atera zuten, bela honen maniobrak ontzilarien kontzentrazio eta koordinazioa behar duelarik. 35 itsas milia bete ostean, Pakea Bizkaia Laxen porturatu zen.
Igandean ostera, estropadaren hasieran ipar-ekialdeko 20-25 korapilo zeuden, horregatik belaontzi guztiek popako haizeari esker beren spyak atera eta estropada arin bat egin ahal zuten. Pakea Bizkaiak ondo nabigatu bazuen ere, 26 korapilotako haize indartsua eta Spyaren potentzia dela eta, azken hau apurtu egin zen. Ontzilariak berehala harrapatu zuten, uretara erortzea sahieztuz eta Corcubioneko portura arazorik Gabe ailegatuz.
Bi etapa hauen ostean, belaontziak Finisterre eta Vilanoko itsas lurmuturrak igaro ditu jada. Gaur Corcubionetik atera eta Muxiako herrian bukatuko dute, Prestigeko hondamendiaren ostean kalte gehien jasan zituen herrian hain zuzen ere. Aurten, katastrofearen 10. urteurrena betetzen da, gainera ezbeharraren erantzuleak nortzuk izan behar diren erabaki behar duen auzia, udazkenean hasi behar da, urteurrenarekin bat eginez.
Asteburu honetan, proiektuaren lagun mina den Jauma Mumbrú ibili da nabigatzen ontzilariekin batera. Jauma, bizitza osa nabigatzen eman ostean, iazko Barcelon World Race mundu-biran parte hartu zuen.
Estropada bi egunen ostean, ontzilariek hurrengoa idatzi dute:
Alvaro: “Sepulcro de barcos y hombres; playas salvajes, piedras y salitre; vacas que campan a sus anchas; tradición transmitida oralmente alrededor de las ladeiras. Eso es para mi la Costa da Morte.
Aritz: “Viento en popa a toda vela con el yanky atangonado, tras un par de trasluchadas avistamos el Cabo de Finisterre para finalmente doblarlo y llegar a la ensenada de la ría de Corcubión.
Javi: “Para toda la tripu del Pakea Bizkaia, esta regata está siendo una oportunidad espectacular para tomar apuntes y aprender de los grandes navegantes que tenemos a bordo. Maniobras como el piling de Spy, se ejecutan como si se hubieran entrenado durante meses. Ante los problemas sobrevenidos como la rotura de Spy, éstos se resuelven sin dudas gracias al trabajo de la tripu.