Topaketa IWDG-rekin (Irish Whale and Dolphin Group)

2010ko August 17Lehenengo geldialdia IWDG-RIkin izan zen, guztiok jarraitzeko adibide on bat. Haiek erakutsi diote PAKEA BIZKAIAri nola nahiz eta hutsetik hasi, itsas espeziengatik asko egin dezakegun

Lehenengo geldialdian, Galway-n, Simon Berrow eta bere familia bisitan joan ziren PAKEA BIZKAIRA, eta Irish Whale and Dolphin Group- ek azkenengo 20 urteetan burutu duen lanaz hitzegin zuten, Irlandeko uretan bizi eta dabiltzan zetazeoen ikerkuntzaz, berreskurapenaz eta mantentzeaz, alegia.

Simonen esanetan, duela bi hamarraldi berak eta beste ikertzaile batek sortu zuten taldea, eta ordurarte espezien inguruko ikerketa eta kontaketa gutxi burutu zenez, oso informazio gutxi zuten Irlandako zetazeoen inguruan. 20 urteetako ahalegin, elkarlan eta batez ere bolondres askoren laguntzarekin, gaur egun informazio asko dago. Honekin batera, Irlandako gobernuak, Irlandako uretan bizi diren 24 zetazeo espezieak lehentasunezko espezie babestuak bezala kontsideratzea lortu dute. Haietako bi, portuko marsopa eta boteila muturdun delfina, Natura 2000-ren lehentasun zerrendan daude.

Beraien ikerketa eta behaketak burutzeko ez dute itsasontzirik, eta arrantzale edo partikularrenetan ibiltzen dira. Egun, arrantzaleak oso sentsilibizaturik daudela dio, eta taldearekin elkarlanean aritzen direla ezerren truke beraien itsasontziak eskeiniz edota arrantzan daudelarik biltzen dituzten datuak emanez.

Taldearen behaketen iturri garrantzitsuenetakoa, 1000 bolondres eta kideek urte osoan zehar eta kostalde osoan zehar egiten dituztenak dira.  Horretarako, ISCOPE  deituriko hainbat programa garatu dituzte, eta honen bitartez edozein pertsona  kolaboratu dezakeen sentsibilizazio eta formakuntza ekintzak egiten dira.

Simonek tripulazioa zoriondu zuen horrelako proiektu baterako patrozinatzaileekin kontatzeagatik, eta Pakea Bizkaiaren hurrengo espedizioetan kolaboratzeko prest dagoela ere esan zuen. Bere hurrengo espedizioak Cabo Verde eta Antartidako zetazeoen inguruko ikerketa bat izango da.