BIZKAIA KOSTA aurkeztu da

2011ko March 31Apirileko bi lehenengo asteetan zehar PAKEA BIZKIAK Bizkaiako Kosta zeharkatuko du kostako hainbat herrietan bere hezkuntza proiektua zabaltzeko.

Nabigazio txiki honen portu bakoitzean PAKEA BIZKAIA proiektu berriak ingurugiroa eta itsasoarenganako daukan begirune eta maitasuna helarazi nahi du, baita gure itsasoan dagoen bioaniztasuna zaintzeko beharra.

Ibilbidea Getxon hasiko da apirilaren 2an eta lehenengo geldialdia Santurtzin izango da. Larunbat goizean belaontziak Eskuzabal, Izar Berria, Abenturazaleak eta Tximista taldeen bisitak jasoko ditu, baita ere dokumental bat ikusiko dute eta hitzaldi bat jasoko dute herrialdeko Dorre Etxean.

Arratsaldean ate irekien jardunaldi bat egingo da nahi duen jende guztia belaontzia ezagutzeko. Ordutegia 16.00tik 19.00ak arte izango da, eta igandean 11.00tik 12.00ak arte.

Santurtzin egon ondoren PAKEA BIZKAIAk Lekeitiora nabigatuko du eta bertan apirilaren 6ra arte asteazkena egongo da. Egun hauetan Lekeitioko eskola publikoa eta Resurrección Maria de Azkue ikastolaren bisitak jasoko ditu. Hitzaldia eta dokumentala Kultur etxean izango dira. Ate irekien jardunaldiak astelehen eta asteartean izango dira, 17.00tik 19.00 ak arte.

Osteguna 7tik hurrengo astelehenerarte, belaontzia Bermeoko Portuan egongo da. Bertan Karmeldar, San Frantzisko eskola eta Eleizalde ikastolaren bisitak jasoko ditu eta hitzaldiak eta bideo proiekzioak Arrantzalearen museoan egingo dira. Ate zabalen ordutegia astean zehar 17.00tik 19.00ak arte eta asteburuan zehar 11.00tik 14.00ra eta 16.00tik 19.00ak arte izango da.

Azkenik Ondarroara helduko da belaontzia bertan, 12, 13 eta 14ean egongo delarik. Bertara hurbilduko dira Zaldupe, Txomin Agirre eta Zubi Zahar ikastoletako ikasleak eta astearte eta asteazken arratsaldeetan belaontzia bisitatu nahi duenarentzako egongo da irekita.

Ondarroan bukatu ostean, belaontzia Getxoko bere egoitzara bueltatuko da.

Portu guztietan PAKEA BIZKAIA belaontziaren ondoan karpa bat jarriko da Unai Basurkoren proiektu berria ezagutu nahi dutenek informazioa jasotzeko. Gainera aurten egingo den Groenlandia eta Ternuarako espedizioa aurkezteko aprobetxatuko da. Espedizio berri honetan nabigatzaile ezaguna eta bere ontzilariek, gure historiaren parte garrantzitsu bat berreskuratuko dute, baleontzi euskaldunek XVI. mendean baleak ehizatzeko egiten zuten itsas bide berdina jarraituz.Getxora ezin hurbildu izan diren guztiei proiektua aurkeztea, du helburu nagusi bezala BIZKAIA KOSTAk. Herri hauetako 1115 ume etorriko dira bisitara, arratsaldeko ate irekietara hurbilduko direnak gehituz. Hurrengo urteetan jarduera berdina errepikatuko dugu, Kantauriar Kostaldeko herrietara PAKEA BIZKAIA proiektua hurbiltzeko asmoz.

Aurkezpen ekitaldira Santurtziko alkate den Ricardo Ituarte, Lekeitioko José Maria Cazalis, Bermeoko Xabier Legarreta, Ondarroako udalburu ordea den Ibon Aranbarri eta Unai Basurko etorri dira.