“Pakea Bizkaia. Expedición a la Antártida” dokumentalaren gizarte-aurkezpena

2014ko April 15Pakea Getxo Bela Eskolan

Atzo “Pakea Bizkaia. Expedición a la Antártida” dokumentala aurkeztu zen Pakea Getxo Bela Eskolan. Pakea Bizkaia proiektuaren 100 bat lagun bertaratu ziren. Unai Basurkok aurreko bi espedizioen, Ipar Lurmuturrera eta Groenladia-Ternuara egindakoak alegia, laburpen motz bat egin zuen, gero hirugarren espedizioan bizitako hainbat alderdi azpimarratzeko, besteak beste, elkarbizitza, diaspora edota Kepa Acero surflariak Antartikan egindako olatuaren bilaketa.

Ontzilari, lur-talde, senide, proiektuaren jarraitzaile, babesle eta laguntzaileek partekatu zuten gau-ekitaldi atsegina izan zen. Gonbidatuek Luis Cañas ardo ondu bikaina dastatu zuten eta merienda. Dokumentalaren dvd-a oparitu zitzaien ere.

Mila esker momentu hau gurekin partekatzeagatik!

Argazki gehiago.

Atrás