GIPUKOA KOSTA EGITASMOAREN AURKEZPENA DONOSTIAKO AQUARIUMEAN

2012ko May 11Gaur maiatzaren 11 ostirala, Pakea Bizkaiaren Gipuzkoa Kosta egitasmoa aurkeztu egin da Donostiako Aquarium-ean.

Ekitaldian Vicente Zaragueta jauna(Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoko lehendakaria), Unai Basurko (Pakea Bizkaia proiektuaren zuzendaria), Ander Ezkurra eta Iñaki Altuna (Kutxabank) egon dira.

Zaragueta jaunak eskerrak eman dizkie Unai Basurko eta talde osoari, itsasoa eta nabigazioa bultzatzeko egiten duten lana dela eta. Beraren ustez bi proiektuek balore berdinak sustatzen saiatzen dira, bien artean harremana betidanik edon baita eta etorkizunerako proiektuetan egongo da ere.

Unai Basurkok itsasoan mugarik ez dela existitzen aipatu du, itsasoak elkartasuna sortzen baitu. Horregatik proiektua Gipuzkoan hedatu nahi du, Getarian hasi baitzen txikitan nabigatzen  eta bere aitxona mutrikuarra baitzen.

Kutxabank-eko Ander Ezkurrak Pakea Bizkaia proiektuaren garrantzia aipatu du, Getxoko egoitzatik eta belaontzitik 7.000 ikasle baino gehiago egon baitira azkenengo bi urteetan. Gainera, Gipuzkoa Kosta egitasmoari esker, herri ezberdinetako 1.000 ume inguruk ezagutuko du belaontzia maiatzaren azkenengo egunetan.