CBC-ko kazetaria PAKEA BIZKAIAn

2011ko July 7CBC irratiko kazetari batek PAKEA BIZKAIA belaontzia bisitatu du.

Astelehenean Labradorreko Goose Bay-era heldu ostean, herenegun CBC irratiko kazetari batek PAKEA BIZKAIA belaontzia bisitatu zuen, gure proiektuaren berri eman ahal izateko. CBC ikus-entzute sarea, Kanadako ospetsuena da eta Unai Basurkori egindako elkarrizketa, atzo entzun ahal izan zen “Labrador Morning” irrati saioan.

Proiektu eta espedizioari buruz galdetzeaz gain, kazetariak, Euskal Herria eta euskaldunei buruzko galderak egin dizkio kapitainari. Labrador-en beti izan baitira ezagunak euskal arrantzaleak, XVI.mendean baleen bila eta makailaoa arrantzatzera etorri zirenetik.

Argazkiak ikusteko eta elkarrizketa entzuteko egin klik hemen.