Parte hartu Pakea Bizkaiaren Istoriotxoen Lehiaketan

2013ko October 24Bisitara etorri diren ume eta gazteez gain, edozeinek hartu dezake parte.

Aurten ere aurreko urtetan bezalaxe, zuek idatzitako Istoriotxoen Lehiaketa martxan jarri da. Bisitara etorri diren ume eta gazteez gain, edozeinek hartu dezake parte. Horretarako beharrezkoa izango da hurrengo esaldietako bat aukeratzea eta bertan aipatzen den gaia abiapuntutzat hartuta, istorio bat asmatzea. Luzeraz, 6 lerro izan beharko ditu gutxienez.
Hauek dira gai posibleak:
- Kirin izurdea eta Maddi dordoka gustora bizi ziren Ekuador inguruko ur epeletan.
- Azkenengo hamarkadan, arrazoi ezberdinak direla eta, Antartikako izotzaren proportzio handi bat desagertu egin da.
- Itsaso azpian baleek egiten dituzten soinu eta kantuei esker, itsas milia askotara dauden beste bale batzuekin komunika daitezke.
- XIX. Eta XX. mende hasieran, gizakiek, milaka itsas lehoi eta elefante ehizatu zituzten Antartika inguruan beraien koipea eskuratu ahal izateko.
Istoriotxoa prest daukazunean info@pakeabizkaia.com helbidera bidali, zure izen-abizenak, maila eta ikastola argi utziz. Istoriotxoak jasotzen ditugun heinean, gure web orrialdean eskegiko ditugu eta Gabonetan lehiaketaren irabazleak eta sarituak nortzuk diren emango dugu ezagutzera.

Atrás