Pakea Bizkaia badago ETXEAN

2010ko October 18Eguerdiko hamabietan PAKEA BIZKIAk Zubi eskegira heldu zen, Bizkaian sarrera ofíziala eginez. Bi aldeetan zegoenjendea agurtu ondoren, barkua Kirol portura hurbildu zen, non ehundaka pertsona zai zituzten: lagunak, senideak, patrozinatzaileak, komunikabideak eta zaleak.

12.20 etan zortzi tripulatzaileek pantalenera jaitsi ziren, non txalo bero batek harrera egin zien, baita portuko sirena eta Portugaleteko koro batek. Tripulatzaileek bere jendea  ikusteko gogoak zituzten, eta horrela erakutsi zuten eman zituzten besarkadek.

Talde guztiak topa egin zuen espedizioaren eta proiektuaren arrakasta ospatzeko “Gora Pakea Bizkaia, gora Euskadi” esanez.

Bizitako guztia, nahiz eta oso gogorra izan den, errepika ezina izan dela esan dute. Hilabete hauetan zehar batutako materiala gure gizartean bizipen modu jasangarri bat eratzeko balioko du.

Azaroaren 10ean eskolako bisitak hasiko dira, txikienei espedizioan zehar egin den guztia erakusteko.