PAKEA BIZKAIA GIPUZKOA KOSTAN

2012ko May 11Maiatzaren 21etik 31rarte PAKEA BIZKAIAK, Gipuzkoako kostaldean zehar nabigatuko du, bere hezkuntza proiektua eta espedizioak egiteko erabiltzen dugun belaontzia ezagutaraziz.

Itsasaldi labur honen porturatze bakoitzean, PAKEA BIZKAIAk Itsaso eta ingurumenarenganako maitasuna helarazi nahi du, gure itsas ingurugiroa eta honen bioaniztasuna zaintzeko beharra azpimarratuz. Horrez gain, iazko udan Groenlandia, Kanada eta Azore irletara egindako espedizioa aurkeztuko dugu. Itsasaldi honetan, Pakea Bizkaiak gure arrantzaleek XVI. mendean baleak ehizatzeko jarraitzen zuten ibilbide bera jarraitu izan du, gure historiaren atal garrantzitsu hau berreskuratuz.

Bi aste hauetan zehar PAKEA BIZKAIA belaontziak hurrengo ibilbidea egingo du:

Hondarribian: maiatzaren 20tik 22ra bitartean (ate irekiak 21ean: 17:30tik 20:00ak arte)

Pasaia: maiatzaren 22tik 24ra bitartean (ate irekiak 23an 18:00tik 20:00ak arte). MATER itsasuntzian Groenlandia-Kanada espedizioari buruzko hitzaldia.

*Getaria: maiatzaren 24tik 29ra bitartean

Mutriku: maiatzaren 29tik 31ra bitartean (ate irekiak 30an 18:00tik 20:00ak arte)

Herri ezberdinetan goiz eta eguerdiak herriko eskola umeen bisitentzat gordeko ditugu, beren herriko portuetara hurbilduko direlarik Pakea Bizkaia belaontzia ezagutzera. Getxoko Kirol portuan jasotzen ditugun bisitekin egiten dugun bezala, ikasleek espedizioan zehar grabatutako dokumentala ikusi ahal izango dute.

Aurrerago aipatu diren egun eta orduetan, ate irekiak egingo ditugu portuetan, nahi duenak proiektua eta belaontzia ezagutzera hurbildu dadin.

*Getarian ate irekien egunak eta ordutegiak hurrengoak dira:

Maiatzaren 25ean:  17:30tik  20:00ak arte.

Maiatzaren 26an : 11:30tik  14:00ak arte eta 17:30tik  20:00ak arte.

Maiatzaren 28an: Unai Basurko nabigatzailearen hitzaldia herriko Udal aretoan.