PAKEA BIZKAIA Groenlandiarako bidean

2011ko May 30PAKEA BIZKAIAk hasiera eman dio bigarren espedizoari, oraingoan ia lau hilabetetako iraupena izango du eta helburua Ternuara iristea da, XVI.mendeko arrantzaleei omenaldia egiteko.

12.15. inguruan Unai Basurkoren belaontziak Bilboko Itsasbide Itsas museotik irten zen atzo, eta bertara proiektuaren partehartzaile guztiak egon ziren, lagunak, familia, babesleak, eskolak…

Lehenengo geldialdia Cape Farewell izango da, Groenlandiako hegoaldean, eta lehenengo nabigazio hau ia 20 egunekoa izango da. Espedizio osoa proiektuaren webean jarrai daiteke: www.pakeabizkaia.com