PAKEA BIZKAIA AZORESERUNTZ

2011ko August 13Larunbat honetan Pakea Bizkaia Azores irletara abiatuko da, arkipielago hau Atlantico erdian dauden 9 irlek osatzen dute eta Portugalen barne daude.

Kokapenaren arabera, 3 talde osatzen dute. Sao Miguelek eta Santa Mariak mendebaldekoa osatzen dute; Terceirak, Graciosak, Sao Jorgek, Picok eta Faialek erdikoa, eta ekialdekoa Floresek eta Corvok.

Belauntzia irlen artean nabigatzen ibiliko da, hiru irlatan geldiunea egingo duelarik Flores, Faial eta Pico. Guztietan natura eta ingurugiroa zoragarria da  eta oso erraza izaten da bertan zetazeo espezie ezberdinak behatzea, hala nola katxalotea. Golfoko korronteak bertako urak epeltzen ditu eta honen ondorioz bizitza ugari dago hemengo uretan. Zetazeoaz gain beste hainbat itsas animali ikus daitezke bertan palometak, barrakudak, albakorak, galioak, mantak,…

Arroka basaltikoek, kobazuloek eta harezko lautadek eratzen dute irla hauetako itsas-hondoa. Arroka edota kobazulo bakoitzean hainbat animali topa daitezke angilak, olagarroak, langostak, poliketoak, itsas trikuak,…

Azores irletan natuta berezi eta basati bat izateaz gain, historia harrigarri bat dute, Atlantikoaren erdian daudenez, oso kokapen estrategikoa baitute, Europa, Amerika eta Afrikaren erdian daudelarik. Horregaitik, kultura ezberdinen eragina eta tradizio bereziak ezagutu daitezke bertan.