PAKEA BIZKAIA ETXERUNTZ

2011ko September 1Azore irletan bi aste igaro ostean, Pakea Bizkaia Faial irlako hiriburu den Hortatik, gaur bertan itsasoratuko da, hurrengo egunetan Euskal Herrira eta Getxora heltzeko falta zaizkien 1200 itsas milia betetzeko asmoz.

Itsasaldi honetan parte hartzeko, atzo bertan heldu ziren bi ontzilari berri izango dituzte, Gorka Gangoiti eta Valentín Basañez. Lehenengoa, aurreko Ipar Lurmuterra espedizioan parte hartu zuen sukaldari eta ontzilarien osasunaren arduradun  bezala. Valentinentzat ostera, hau izango da bere lehenengo itsasaldi luzea eta Pakea Bizkaia proiektuaren laguntzaile den Foto Ikatzeko ordezkari bezala etorri da. Oso pozik dago belauntzi berezi honetan nabigatzeagatik.

Hurrengo egunetako itsasaldiaren eguraldi iragarpenari dagokionez, antizikloiaren erdigunea Azore irlen mendebaldean dago kokatuta eta Iberiar penintsularen iparmendebaldean kokaturiko presio ahul batekin batera, mendebaldeko haizeak ekarriko ditu.

Azkenengo egunetan Ipar Amerikako kostaldetik igarotako Irene hurakana, ahuldu eta borraska batean eraldatu da, eta hurrengo egunetan Irlanda eta Ingalaterrako kostaldetik igaroko delarik, gure belaontzia Bizkaiako golkoan zehar bultzatuz.

Eguraldi iragarpena konfirmatzekotan, itsasaldia 6 eguneta edo burutzea espero du kapitainak, eta horrela izatekotan agian, hurrengo aste hasieran belaontzia eta bere eskifaia Getxon egon daiteke.

Atera baino lehenago, kapitainak eta ontzilariek, nabigatzaileen artean ohitura den bezala, Peterren tabernan gure ikurriña eta argazkia uzti zuten, Azore irletan Pakea Bizkaiaren egonaldia jasota gera dadin.