Baleek PAKEA BIZKAIA inguratzen dute

2011ko July 18PAKEA BIZKAIA Mingan Arkipielagoko irlen artean nabigatzen ibili da azkenengo egunetan.

Parcs Canadak kudeatutako parke eta erreserba naturala da eta bertan zetazeo ezberdinak eta itsas txoriak bizi dira, hala nola, zere txikiak, arruntak, bale urdinak eta lanperna musuak.

Ostiral goizean, MICSeko  (Mingan Island retacean Study) eratzaile eta inbestigatzailea den Richard Sears elkarrizketatu zuten. Richardek urteak daramatza baleen inguruko ikerketak egiten, batez ere bale urdinari buruzkoak (MICS inguruko informazio gehiago izateko klikatu hemen).

Elkarriketa ostean, ontzilariek  Minganen MICSek kudeatzen duen baleen interpretazio zentroa bisitatu zuten. Bertan, eskola umeentzako hezkuntza programak eta gidatutako bisitak eskeintzen dituzte. Museoa bisitatu ostean, PAKEA BIZKAIA irlen artean nabigatzera joan zen, non ordu batzuetan, zere eta xibartaz inguratuta egon ziren.

Gauean, Sept Illerantz abiatu ziren, larunbateko arratsaldean porturatuz. Bertan janaria erosi ostean astelehen goizean berriro itsasoratu dira Tadoussacera abiatzeko.