PAKEA BIZKAIA FLORESen

2011ko August 19Itsasaldiaren lehenengo egunetan haize falta protagonista izan zen arren azkenengo bi egunetan egoera asko aldatu da, hego-mendebaldeko haizea 20 korapilotaraino ailegatu baita.

Honi esker, PAKEA BIZKAIAk 8 korapilo erdiko bataz besteko abiaduran nabigatu du azkenengo 48 orduetan eta egunean 200 itsas milia baino gehiago nabigatzeko aukera izan du.

Hasieran larunbat goizean zehar heldu behar baziren ere, planifikazioa aurreratu egin da haizeari esker eta gaurko egunean zehar helduko da PAKEA BIZKAIA  Flores-era, mendebalderago dagoen irla.

Azkenengo nabigazio 3 egunetan ontzilariek eguzkia eta tenperatura beroak izan dituzte, eta hauei esker, izurde, dortoka eta arrain hegalarien konpainia izan dute.

Asteburuan, PAKEA BIZKAIA Floresen egongo da eta hurrengo aste hasieran ekialdean 100 miliatara dagoen Faial irlara nabigatuko du.