PAKEA BIZKAIA etxera heltzen da

2011ko September 7Pakea Bizkaia orain Bizkaiako Golkoan zehar erritmo onean nabigatzen ari da.

Azkenengo egunetan Pakea Bizkaia, bereziak diren hegoekialdeko haizearekin nabigatu du. Presio altuak ekialdean kokatuta egotearen ondorioz, sortu izan da egoera berezi hau. Azore irletatik itsasoratu zirenetik, astearte gauean ikusi zuten lehenengo aldiz Galiziako iparraldeko kostaldea. Bertatik nabigatzeko zaila izaten den Ortegal lurmuturra 25 korapilotako haizearekin eta merkante eta arrantza itsasuntzien trafikoa handiarekin igaro zuten.

Gaurko arratsaldean Peñas lurmuturrera dagoen Gijonetik 10 miliatara egongo dira gutxi gora behera eta hurrengo ordutarako eguraldi iragarpena oso lagungarria izango denez, Pakea Bizkaia belaontziaren porturatzea bihar bertan izango da Getxoko Kirol portuan.

12.15ak inguru tripulazioa zubi Eskegi azpitik agurtuko dute, eta ondoren kostesiazko pantalanera joango dira, 13.00ak inguru.

!