PAKEA BIZKAIA GETARIAN

2012ko May 29Pasa den ostegunean Pakea Bizkaia belaontzia Getariara ailegatu zenetik, hainbat eskolaumeen bisitak jaso ditu, hala nola, Getariako Iturzaetako umeak, Zarautzko La Salle, Antoniano, Orokieta eta Salbatore ikastolakoak.

Umeen bisitaz gain, beste herrietan bezala, hemen ere asteburu osoan zehar ate irekiak egin dituzte ontzilariek, eguraldi paregabea dala eta, herriko zein kanpoko jende asko hurbildu delarik belaontzia ezagutzera.

Igande goizean Pakea Bizkaiak oso bisita berezia jaso zuen, Getariako Kostabela bela eskolako umeak etorri baitziren. Egun osoan zehar nabigatu ostean, Unairekin batera egon ziren belaontzia ezagutzen eta sorpresa modura, umeek Unai Kostabelako ohorezko bazkidea izendatu zuten, kapitainak izendapena gustora hartu zuelarik. Honi buruzko berria irakurtzeko:

http://kostabela.wordpress.com/

Astelehenean ere bisita berezia izan zuten, Nika Lertxundi Getariako alkatearena hain zuzen ere. Honen ostean, trikitixa eta panderojole batekin batera biribilketan igo ziren ontzilariak eta herriko umeekin batera, Elkanoren omenean eraikitako monumentura joan ziren. Honen ostean, Unaik  ohorezko aurreskua jaso zuen udaletxe aurrean dagoen Elkanoren estatua aurrean eta bukatzerakoan hainbat pertsona sartu zen Unaik Udal aretoan eskeini zuen hitzaldi-proiekziora. Nabigatzaileak Getarian ikasi zuen belan nabigatzen bere sendiarekin batera eta hori dela eta, harreman berezia du herri honekin. Hitzaldi ostean Nika alkateak Elkanoren irudi polit bat oparitu eta berriro ere herrira etortzeko gonbidapena bota zion.

Asteartean zehar, eskola ezberdinen bisitak jaso ostean, Mutrikurantz nabigatuko dute Pakea Bizkaiako ontzilariek.

Talde osoak eskerrak eman nahi dizkio Getariako herriari egindako harrera bereziagatik.