PAKEA BIZKAIA EN ST PIERRE ET MIQUELON

2011ko August 4Pakea Bizkaia ST Pierreko portura igande gauean ailegatu zenetik, irla honetako jendea ezinbesteko harrera ezberdinak egin dizkio eskifaiari

Irla hau, Miquelonekin batera, ST Pierre et Miqueloneko arkipielagoa sortzen du eta  Ternua hegoaldean badago ere, Frantziako estatuari dagokio. Bertan 6000 pertsoan inguru bizi dira eta guztien jatorria Normandia, Bretaina eta Euskal Herrian dago, horregatik, irlan bizi diren euskaldunek, harrera ezinhobea egin diete ontzilariei.

Astelehenean irrati frantzeseko kazetari batek elkarrizketa egin zion ontzilari bati, (KLIKATU HEMEN). Done Detcheverryk, ST Pierreko senadorea Frantzian, belaontzia bisitatu zuen ontzilariak agurtzeko. Arratsaldean, eskifaia irlako Euskal Etxera joan zen, bertan frontoia eta trinketea egoteaz gain, irlako euskaldunak 15 egun barru ospatuko den euskal festa antolatzeko batu egiten dira urte osoan zehar. Festara pilotariak, harrijasotzaileak eta dantzariak etortzen dira urtero eta berari esker, gure kultura bizirik jarraitzen du urruneko irla honetan.

Astearte goizean, ontzilari batzuk itsasora atera ziren baleak behatzera Joel Detcheverry eta SPM Fragile erankundeko beste kide batzuekin. Hauek irlako zetazeoen ikerketa eta babesaren alde lan egiten dute.

Arratsaldean, ate irekien jardunaldi bat antolatu zuten herriko jendean belaontzia eta proiektua ezagutu zezan. Ordu batzuetan zehar jende asko bisitatu zuen Pakea Bzikaia, Frabntziako telebistak erreportai bat egiten zuen bitartean (KLIKATU HEMEN).

Bisiten ostean, Pasaiako jatorria duen euskaldun batek antolatutako afari bat izan zuten.

Atzo arratsaldean Pakea Bizkaia berriro itsasoratu zen 100 itsas milia inguruko nabigazioa egiteko, bihar Palcentiako portura ailegatzeko asmoarekin.