PAKEA BIZKAIA QUEBECEN

2011ko July 22San Lorenzo ibaian zehar nabigazio egun baten ostean, ostegun goizean, PAKEA BIZKAIA eta bere eskifaia Quebec hirira heldu dira.

Aurreko egun osoan, laino itxia zela eta, ikusgarritasun gutxi izan zuten eta ibai handi honetan merkante trafiko handia dagoenez, gauan adi ibili behar izan dira ontzilariak. Goizeko lehenengo orduetan euri zaparradak hasi dira eta ondorioz Quebec hirian euria egiten zuen bitartean sartu dira.

Azkenengo orduetan frente epel batek elektrizitate ekaitz bat eragin zuen eta honen ondorioz euri zaparrada handiak, hego mendebaldeko haize leunak eta 35 gradutako tenperaturak izan zituzten.

Hurrengo egunetan Quebecen dauden baliabideak aprobetxatuz, ontzilariek errebisio sakon bat egingo diote belaontziari,  etxerako bueltarako prestatzeko.