PAKEA BIZKAIA PLACENTIAN

2011ko August 8Nabigazio lasai baten ostean Pakea Bizkaia Argentian porturatu zen ostegunean, Placentiatik 5 itsas miliatara dagoena. Belaontzia ezin izan da Placentiako portuan sartu, badian dagoen zubia, gure belaontzia baino 3 metro baxuagoa baita.

Pakea Bizkaia azkenengo egunak pasa ditu Placentian, XVI.mendean badia honetara heltzen ziren euskal arrantzaleen historia ezagutzeko asmoz. Bisita honek, beste helburu nagusi bat izan du, Sabino Lauzirika inbestigatzaileak duela urte batzuk Placentiako herriarekin hasitako harremana indartzea alde batetik, eta herri hau gure Plentziarekin senidetzea bestetik, bi herrien izenak guztiz harremanduta baitaude. Duela bost mende, hona heldu ziren euskal arrantzaleek, Plentziako izen berdina jarri zioten badiak hangoarekin zeukan antzarengatik.

Ostiralean zehar, udaletxeko langile ezberdinek eta alkatearen idazkariak, harrera egien zieten gure ontzilariei. Harrera ofizialean Pakea Bizkaiako kapitaina den Unai Basurkok, zinegotziekin Placentia eta Plentziako ikurriñak elkartrukatu zituen; espedizio bukaeran, Plentziako herriari eskeiniko zaiolarik. Truke honen bitartez, Placentiako herriak Plentzia eta euskal herriarekin senidetasun harreman bat garatu nahi du, duela mende asko egondako harremana eta bien historiaren atal hain garrantzitsua galdu ez dadin.

Ostiral arratsaldean, ontzilariek ate irekien ekitaldi berri bat antolatu zuten Argentiako portuan, herritarrek belaontzia eta proiektua ezagutu zezaten.

Aipatu beharra dago Pakea Bizkaiako ontzilaria den Jaime Onandiak pasa den astean espedizioa utzi behar izan zuela. Uztailaren 27an, orkatilan kolpe gogor bat izan zuen eta horren ondorioz ezin zen ibili ez eta esfortsurik egin. Hurrengo nabigazioak luzeak izango direnez, hobe izango da jaime etxean sendatzea.

Belaontzian faltan botako dugu eta espero dugu laister sendatzea.