Pakea Bizkaia Groenlandiako hiriburuan

2011ko June 16Gaur gauean, eskifaiak Nuuk-eko portu komertzialean lotu dute belaontzia.

30 ordu  behar izan dituzte 100 itsas milia baino gehiago betetzeko hegoalderago kokatuta dagoen Paamiut-eko portutik astearte eguerdian atera zirenetik.

Ez da nabigazio zaila izan haize eta itsasoko egoerari dagokionez, baina ia ibilbide osoan zehar izandako lanbroak, guztiz murriztu du ikusgaitasuna, nabigazioa konplikatuz.

Horren ondorioz, ontzilariak adi ibili behar izan dira   nabigazio osoan zehar gurutzatutako iceberg eta arrantza-ontzi txikiekin talkarik ez egiteko.