PAKEA BIZKAIA Expovacaciones azokan

2011ko May 9Joan den igandean, maiatzak 8, PAKEA BIZKAIA BECeko Expovacaciones azokan egon zen.

Unai Basurko eta bere tripulazioa goizeko 11.00tatik 13.00ak arte egon ziren Bizkaiako standean. Bertan proiektuari buruzko informazioa eta materiala eman zen, baita Ipar Lurmuturrera egindako espedizioari buruzko argazki aurkezpen bat egin zuten.

Pertsona asko urbildu ziren proiektuari buruzko informazioa jasotzeko eta Unaik eta tripulazioak posterrak sinatzeko.

Ekintza hau PAKEA BIZKAIAk antolatzen dituenetariko bat da nabigatzen ez dagoenean, proiektua gure gizartean zabaltzeko eta baita jokaera jasangarri bat ezartzeko.