Pakea Bizkaia Bahia Blancan

2012ko December 7Necochean egon ondoren, abenduaren 4an igandea, tripulazioa Bahia Blancako portura iritsi zen. Bertako euskaldunek oso harrera beroa prestatu zieten. Portuan bertan, ohorezko aurresku bat dantzatu zieten eta ondoren, lehenengo faseko tripulazioa tripulatzaile berriekin topatu zen, eta pena handiz horiei pasa zieten txanda. Igande gauean eta astelehen goizean lehenengo etapa amaitzen zuen tripulazioak ontziratzen zirenei beren bizipenen [...]

Necochean egon ondoren, abenduaren 4an igandea, tripulazioa Bahia Blancako portura iritsi zen. Bertako euskaldunek oso harrera beroa prestatu zieten.

Portuan bertan, ohorezko aurresku bat dantzatu zieten eta ondoren, lehenengo faseko tripulazioa tripulatzaile berriekin topatu zen, eta pena handiz horiei pasa zieten txanda. Igande gauean eta astelehen goizean lehenengo etapa amaitzen zuen tripulazioak ontziratzen zirenei beren bizipenen eta ezagutzen berri eman zieten.

Astelehen eguardian, gutxi gora-behera, ehun bat pertsonek hartu zuten parte ate-irekien egunean. Tripulatzaile berriek ez zuten minutu bat ere atseden hartu, izan ere, jende asko gerturatu zen portura.

Bisiten ondoren, bai lehenengo etapako tripulazioa eta bai bigarrengo etapakoa “Unión Vasca “Euskal Etxera gerturatu ziren. Bertan Euskararen Eguna ospatu zen astelehenean eta geure hizkuntzagatik hainbat jarduera ospatu ziren. Zentro horretan euskarazko klaseak ematen dira eta Beti Aurrera dantza taldeko hainbat taldek euskal dantza eta kulturarenganako ilusioa mantentzen dute.

Tripulatzaileek zentroan bisita gidatu bat egin zuten. Horretan, horren lehendakariak, Mikel Irazustak eta Juan Lopetegik, zuzendaritza taldekoa, zentroaren historia kontatu zieten, hala nola euskaldunen historia Argentinan. “Unión Vasca” Euskal Etxeak 113 urte ditu eta belaunaldiz belaunaldi euskaldunen identitatea mantendu dute.

“Unión Vasca”-ko afaloste atsegina eta gero, tripulazioa, ontzitik jaitsi diren tripulatzaileak agurtu zituen. Besarkada asko, musuak eta goraipamenak Ane, Javi, Danel, Asier eta Tonirentzat, zeinak Pakea Bizkaiaren tripulazio zabalaren parte izango dira. Pakea Bizkairen patroiak, Unai Basurkok, bigarren kapitainak, Gonzalo Teceñok eta Hezkuntza koordinatzaileak, Andrea Ruizek bihotzez eskertu nahi diete nabigazioaren eta elkarbizitzaren 8 asteetan izandako ilusioa, irrika, emozioa eta ikasteko grina. Beraiei esker Atlantikoaren zeharkaldia ezinhobea izan da.

Asteazken arratsaldean, Basurkok eta Ruizek hitzaldi-emanaldia eskaini zuten eta horretan Pakea Bizkaiaren azkeneko 7 urteetan izandako ibilbideaz hitz egin zuten. Hitzaldia Euskal Etxean eman zen. Horretara ez ziren soilik bertako partaideak joan, baita nabigatzaile eta interesa zuten personak ere.

Beti Aurrera taldeak fandango alai bat dantzatu zuen eta Xabier Urreti tripulatzaileak ohorezko aurreskua dantzatu zuen bertaratu zirenei eskerrak emanez.

Unai Basurkok eta Pakea Bizkairen itsaso eta lurreko taldeak “Unión Vasca” eta Bahia Blancako nabigatzaile guztiei egindako harrera eta emandako laguntza eskertu nahi dizkiete. Necochean bezalaxe, tripulazioa oso pozik dago jasotako tratuagatik.

Prestakizunak

Astearte goizean tripulatzaile berriek lehenengo odol analisiak egin zituzten. Horiek UPV-EHUko Farmazioa Fakultateko Elikadura Atala burutzen ari den ikerketentzako egin zituzten. Bitartean, besteek datozen bi hilabetetarako elikagai hornikuntzaz arduratu ziren, belaontzian ura eta erregaia igotzeaz gain.

Komunikabideak

Egun hauetan joandako komunikabideen artean, tripulazioak jatorri euskalduna duen Aristizabal sukaldariaren bisita jaso zuen. Unai Basurkorekin bat sukal-programa bat grabatu zuen eta horretan txipiroi berezi batzuk prestatu zituzten. Sukaldariaz eta bere taldeaz gain, bazkari berezi horretara Eusko Jaurlaritzako ordezkari batzuk joan ziren. Horiek espedizioaren jarraipena egiten ari dira.

Argazki gehiago.

Atrás