PAKEA BIZKAIA BERRIRO ERE GALIZIARANTZ

2012ko July 17Gaur 11etan Pakea Bizkaia Getxoko portutik itsasoratu da.

Unai Basurko Galiziara abiatu da ontzilari talde gazte batekin batera, Coruñan Rias Altas estropadaren erakundeak harrera egingo dielarik. Estropada hau, Kantauri itsasoan egiten direnen garrantzitsuenetariko bat da, eta Pakea Bizkaia proiektua itsasoa maitatzen dutenentzako egitasmo berezi era bakarra izateagatik gonbidatu dute. Estropadak 5 egunetako iraupena izango du eta egun hauetan zehar, gure belaontziak proiektua ezagutzera emango du kostaldeko herri ezberdinetan. Ostiralean, uztailak 20, Unai Basurkok, bazkide, regatista eta zaletuei zuzendutako hitzaldi- proiekzio bat eskainiko du Coruñako Klub Nautikoan. Hitzaldi honetan, Unaik Pakea Bizkaia proiektuaren azkenengo 5 urteak aurkeztuko ditu irudiekin batera. Uztaila 27an, ostirala ere, Estatu osoko umeak bilduko dituen bela estropada baten ostean, hitzaldi bat eskainiko du berriro.

Estropadak 21ean hasi eta 25ean bukatuko dira berriro ere Coruñako portuan; larunbat honetan lehenengo estropada Coruñan hasi eta Laxen bukatuko da.

Bai estropadak zein Galiziarantz egingo diren itsasaldiak, datorren espedizioan parte hartuko duten ontzilariak prestatzeko baliogarriak izango dira, baita belaontzia eta ontzibarruko elkarbizitza nolakoa den ezagutzeko.