Pakea Bizkaia, UNICEFekin bat

2012ko November 30Pakea Bizkaiako Garapen Zuzendaria, Iker Basurkok eta Pakea Bizkaian laster ontziratu behar duen surflari profesionala, Kepa Acerok “Infancia. Fotografías de Isabel Muñoz” erakusketaren bisita gidatuan parte hartu zuten, UNICEFen helburuekin bat eginez.

Pakea Bizkaiako Garapen Zuzendaria, Iker Basurkok eta Pakea Bizkaian laster ontziratu behar duen surflari profesionala, Kepa Acerok “Infancia. Fotografías de Isabel Muñoz” erakusketaren bisita gidatuan parte hartu zuten, UNICEFen helburuekin bat eginez. Horretan gizarteko hainbat ordezkari izan ziren.

Erakusketa haurtzaroaren alde egindako lorpenak eta hainbat haur egunero aurre egiten dieten erronkak erakusten dituzten irudiak biltzen ditu. Azaroaren 17an ireki zen eta erakusketaren bertsio murriztua datorren abenduaren 2 arte ikusi daiteke. Bilboko Guggemheim Museoaren 15.urteurrenaren barne kokatzen da, Haurtzaroaren Egun Unibertsalarekin bat eginez. Hori azaroaren 20an ospatzen da.

Urteurreun honetan, UNICEFek biziraupen eta garapen eskubideari arreta berezia eskaintzen dio. Haurtzaroaren eskubide nagusietako bat da hori. Aurrerapen nabarmenak izan ditu, horien artean haurren heriotz-tasaren %41eko jaitsiera.

Hala ere, oraindik 19.000 haur hiltzen dira egunero galarazi ditzakegun arrazoiengatik. Krisiek ez dute galarazi daitezkeen arrazoiengatik ume bakar baten heriotza justifikatzen, eta biziraupen eta garapenaren borrokan aurreratzeko, UNICEFek Cumpledías izeneko kanpaina jarri du abian.

Atrás