PAKEA BIZKAIA Aldayeta Klub Nautikoarekin

2011ko May 12Igande honetan, maiatzak 15, Aldayeta Club Nautikoak ate irekien lehenengo jardunaldia antolatu du.

Klub honek 50 urte baino gehiago darama funtzionatzen eta Ullibarri urtegian dago. Bertan hainbat kirol egin daitezke, hala nola bela, piraguak, ibilaldiak, bizikletaz ibili… oso gune naturala eta ederra bait da.

Bere helburuak natura zaintzea eta bela nabigazioa sustatzea izanik, PAKEA BIZKAIA bertan parte hartuko du goizeko 11.00etatik aurrera. Unai Basurkok eta bere tripulazioa bertan egongo dira bere proiektua aurkezteko.

Gonbidapena librea da gune natural hau eta bertan egin daitezkeen kirolak ezagutu nahi duten guztiontzat.

Goizeko 11.00etan jardunaldia aurkeztuko da, Unai Basurko eta zuzendaritzako partaideekin. Behin gonbidatu guztiak daudenean instalazioak ezagutuko dira eta 12.00etan, familia argazkia.

12.30etan Unai Basurkok hitzaldi bat emango du PAKEA BIZKAIA proiektuari buruz, eta amaitzerakoan denbora librea bertako kirolak probatzeko. 15.00etan bazkari txiki bat egongo da eta 18.00ak inguru amaiera emango zaio ekitaldiari.

Unai Basurkoz gain, Arrazua Ubarrundiako alkatea, Rufino Sáenz de Ibarra,  eta Euskal Bela Federazioaren presidentea den, Rafael Munilla egongo dira.