Pakea Bizkaia STAVANGERREN porturaturik

2010ko September 20Nabigatzen 4 egun eta 600 milia pasa eta gero, PAKEA BIZKAIA 13.30etan Stavanger-eko portuan loturik geratu da, non udaleko ordezkari batzuk zeuden ongietorria ematen, Bilbo eta hiri honen artean erlazio ona baitago.

Azken nabigazio honetan ez da ezustekorik egon. Lehenengo bi egunetan E-HE-ko eta 15-20 korapiloen intentsitate bitarteko haizeak egon ziren, PAKEA BIZKAIA H-HM norantzan abiatuz eta 10eko korapiloetako abiadura lortuz. Hurrengo bi egunetan, haizeak I-IM norantza hartu zuen eta abiadura 7 korapiloetara murriztu zen. Etengabeko euriteak eta zonaldeko itsas trafikoak eskifaia arretarekin ibiltzea ekarri du, erlajazio unerik ez utziz.

Hurrengo bi egunetan Stavangerren, itsasontzian konponketa batzuk egingo dira, instituzioekin harremanak egingo dira eta Copenhaguera joateko itsasontzia prestatuko da.