Pakea Bizkaia 2010-2014 bada ERRELITATE bat

2010ko August 3Gaur goizean, abuztuak 2, komunikabideen aurrean aurkeztu da PAKEA BIZKAIA 2010-2014 proiektua.

Nahiz eta eguraldi txarra egon den, aurkezpena arazorik gabe garatu da Bilboko Itsas Itsabide museoaren kanpoaldean.

Bertan, Unai Basurkok proiektua urte hautan zehar ikusitakoagatik garatu dela azaldu du. Lau urtetako proiektua izango da eta gehien bat, umeei ekologiaz eta gure lurra zaintzearen garrantzia erakustera dago gidatua.

Bertara hurbildu direnek barku berriaren kanpoaldea ezagutzeko aukera izan dute, Challenge 67 Class bat, kasku berria estrenatzen duena.

Proiektu honen lehenengo espedizioa datorren larunbatean, abuztuaren zazpian, hasiko da, Bilboko Itsas Itsabide museoan, eta helburu bezela Cabo Nortera heltzea dauka, Irlanda, Escocia, Noruega, Holanda…bisitatuz.