Nerea Lupardo: “Euskaltelen gure teknologia baliabideak jartzen ditugu Pakea Bizkaiaren esku, jasangarritasunaren alde egiten duen lana denengana iristeko”

2013ko March 8Nerea Lupardo Euskalteleko Harreman Instituzionaletarako zuzendaria da. Telekomunikazio enpresa hau Pakea Bizkaiaren babesle estrategikoetako bat da. Lupardok azaltzen duenez, Euskaltelek gizarte-hezkuntza proiektu honen aldeko apustua egin du “Pakea Bizkaiak gizarteari helarazten dizkion baloreak, naturaren baliabideak errespetatzearen aldekoak, konpartitzen ditugulako”.

Hamabost urte bete ditu Euskaltelek. Zein da zuen erronka?
Euskatelen helburua da pertsonek komunikazio arloan dituen beharrak modu integralean asetzea. Halaber, enpresek produktibitatea areagotzen ere lagundu nahi dugu komunikazioa eta informazioa kudeatzeko tresna egokiak eskaintzen, horrela gure erkidegoaren garapen ekonomiko eta soziala ere sustatzen ari garelako. Eta hori guztia bezeroarengandik gertu eta berarekin batera egiten dugu, gizartearekin dugun konpromisoa eguneroko jardunean lantzen dugulako.

Euskaltelek banda zabala, telebista digitala, telefonia finko eta mugikorra eskaintzen ditu. Zertan bereizten da beste konpainien eskaintzaren aldean?
Gure berezitasuna jardueraren hasieratik hasten da. Gure helburua da erabiltzaileei bizimodu digitala eskaintzea da eta horretarako hainbat zerbitzu eta telekomunikazio produktuak jartzen ditugu beraien eskura. Pertsonei eta enpresei irtenbide integratuak eta beraien beharrei egokituak eskaintzen dizkiegu.

Enpresaren identitateari dagokionez, bi zutabe dauzkagu: gertutasuna eta konpromisoa, eta horiek dira besteengandik bereizten gaituztenak. Bere sorreratik, Euskaltelek euskal gizartearekin duen harreman estuak markatu du gure izaera, eta guretzako behar-beharrezkoa da gure proiektuarenganako konfiantza eta sustengua eman digun gizarteari entzutea.

Euskaltelek kirolaren aldeko apustu sendoa egiten du. Zerk lotzen ditu telefonia enpresa bat eta kirola?
Baloreek. Kirolak berezkoak dituen baloreek eta Euskaltelek denfendatzen dituenek bat egiten dute eta gure pertsonalaren jokaeraren filosofia horietan oinarrituta daude. Hori dela eta, ez da harritzekoa kirolaren aldeko apustua egitea, azken finean, enpresaren eta kirolaren baloreak oso lotuta doazelako: irmotasuna, esfortzua, talde-lana, berdintasuna, helburuak lortu ez eta berriro hasteko kemena. Bizitzen ari garen egoera zaila ere ez dugu ahaztu behar. Garai zailetan enpresen beharra da gizarteari irribarre bat sortaraztea. Helburu horiek denak modu naturalean uztartzen dituen jarduera egokirik baldin badago, hori kirola da, bere adierazpen guztietan.

Zein balore konpartitzen duzue Pakea Bizkaia gizarte eta hezkuntza proiektuarekin?
Bi proiektuak dira bereziak dira: emozioak, irudiak eta koloreak transmititzen dituzte, mugarik gabeko ekintzei buruz hitz egiten dute, nabigazioa bezala, modu globalean komunikatzen garen mundu batean.

Paralelismo bat ezar genezake Pakea Bizkaia eta Euskaltelen artean: biok proiektu batean buru belarri eta gustura lan egiten duen pertsona talde bat dugu, etorkizun hobe bat helburu duten baloreen inguruan indarrak batzen dituena. Pakea Bizkaiaren moduan, geuk ere naturaren baliabideekiko errespetuzko mezuarekin bat egiten dugu. Euskaltelen, gure baliabide teknologikoak Pakea Bizkaiaren eskura jartzen ditugu jasangarritasunaren aldeko hezkuntza proiektua gizartearengana iristeko. Hala, biok norabide berean nabigatzen dugu.

Gizartearekiko beste konpromisorik ba al du Euskaltelek?
Goi-mailako txirrindularitza talde batekin dugun konpromisoa ezaguna da, gure helburu eraikitzailearen aldeko apustu garbiaren adierazle nagusia. Era berean, hainbat kirolariren jarduera ere babesten dugu, esaterako, Josune Bereziartu eta Pou anaiak eskalatzaileena, Garazi Sánchez eta Hodei Collazo surflariena, Virginia Berasategi triatletarena eta Julián Sanz iraupen luzeko txirrindulariarena. Taldeka ere Euskal Herriko Surf Federazioaren eta Bat Basque Team egokituaren emakumezko taldearen babesleak gara.

Gainera, Euskadiko kulturarekin, euskararekin, aisialdiarekin eta jaiekin ere bat egiten dugu, baita baztertzeko arriskuan daudenekin, zine ekoizpen eta formakuntzarekin eta teknologiaren erabilera arduratsuarekin ere. Desberdinak izan nahi dugu eta gizarteak gu horrela ikustea ere nahi dugu.

Atrás